Lo último de la escena parkour vasco.
Parkour
80. hamarkadaren bukaeran, Parisen mugimendu berri bat sortu zen, Envy eta Lisses-eko auzunetan hain zuzen ere. Raymond Bellek (Vietnameko soldadu ohia eta frantziako suhiltzaile-gorputzekoa, George Hébert-en “Metodo Natural”ean ikasia) trebatutako gazte talde bat entrenatzen zebilen, fisikoki prestatzen, Metodo Naturala hiriko kaleetara eramanez, ideia nagusi baten atzetik: Senitartekoa babestearren indartsuago bihurtzea.
Mugimendu hau “Mugikortasunaren artea” izendatu zuten eta sortu zuten taldeari “Yamakasi” izena ezarri zioten. Taldea David Belle, Châu Belle-Dinh, Williams Belle, Yann Hnautra, Laurent Pimontesi, Sébastien Foucan eta beste haibestek osatzen zuten. “Yamakasi” Afrikako Lingala hizkuntzatik dator (Ya makási), bere esanahia ondorengoa delarik: “Gorputz hindartsua, arima indartsua, gizaki indartsua”.
Kirol honen funtsa gorputza eta adimena prestatzean datza edozein ingurunetan modu eraginkor, indartsu, azkar eta ederrenean mugitzeko, nahiz hirian ala ingurune naturaletan. Animalien antzera, oztopoen aurrean gelditu gabe, edozer gainditu daiteke; horretarako jauzi, arineketa, oztopoen gaineko mugimenduak eta abar erabiltzen dituzte. Entrenamenduaren filosofia eguneroko bizitzara hedatzen da, honela mugikortasunaren artea, bizimoduaren artean bihurtzen da, filosofia honen balore nagusiak familiartea eta senitarteko baloreak, errespetua, adorea, borroka eta nor banakoaren gainditzea direlarik.
Denborak aurrera egin ahala taldekideen artean desadostasunak sortu ziren, David Belle eta Sébastien Foucan taldetik aldendu eta berezko bidea bilatzera bultzatu zituztenak. Hala nola mugikortasunaren arteari izen berria ezarri zioten: “Parkour”a alegia (Frantsezez ibilbidea). “Parkour”aren izenpean gazte askoren jakin-mina ase zuten hauek entrenatuaz, pixkanaka diziplina ezagunagoa egiten zelarik. Beranduago Foucanek “Parkour”a utzi zuen “Free running” izendatuko zuen beste bide bat sortzeko. Mugimendu hau Erresuma Batuan hedatu zen “Jump London” eta “Jump Britain” bezalako, Foukanengan zentraturik zeuden dokumentalei esker. Hala eta guztiz ere “Parkour” eta “Free running” izenak besterik ez dira, “mugikortasunaren artea” hauen sorburu delarik.
Entrenatzeko garaian egoera fisikoak garrantzi handia dauka diziplina honetan garatu eta hazi ahal izateko. Jauzi eta iritsieratara prestatzeko beharrezkoa da gorputzaren moldaketa zuzen bat jarraitzea edozein motako lesioak sahiesteko etengabeko jardueraren aurrean. Diziplinaren jarraitzailea etengabeko eboluzioan egotera behartua dago sasoitsu mantendu eta hobetzeko, halaber koordinazioa, malgutasuna, bizkortasuna eta abar.
Garrantzizkoa da teknika ezberdinak geureganatzea hauek barneratzen ditugun harte. Hauek menderatzen ditugunean, teknika izateari utziko diote erreflexu natural bihurtzeko, higidura garbian bait dago edertasuna, mugimendu artifizialetatik hurrun dagoena.
Mugikortasunaren artearen filosofiak balore konkretuak sustatzen ditu, hala nola norbanakoaren gainditzea, kideen arteko anaitasuna eta laguntza, apaltasuna, errespetua eta norberaren helmugetara bultzatzen gaituen adorea, bai kirolarekiko bai eguneroko bizitzarekiko; honela hedatzen da diziplina hau munduan zehar.
iturburu: www.umparkour.com
--
dani sampayo [draug] - draug@umparkour.com
parkour euskadi
itzulpena: Kiel Rico