Parkour Euskadi

Web de desarrollo del Parkour en Euskadi

Novedades

Lo último de la escena parkour vasco.

Mugimenduak

Pasavallas: Oztopoa ahalik eta modu azkarrenean eta arinenean gainditzean datza: Era zuzenena hanka berarekin salto egitea eta lurreratzea da, eskuarekin lagunduz oztopora heldu gabe, gorputza inklinatuz eta abiadura moteldu gabe.

Salto de gato: Oztopoa bi besoez lagunduz gainditu behar da, belaunak uzkurtuta besoen artetik pasatuz.

Reverse: Oztopoarekiko bira eman behar da eskuez lagundurik ahalik eta modu horizontalenean. Mugimendua erraztearren gorputza erdi biratuarekin sar daiteke oin bakar batekin saltatuz. Mugimendua bi eskuak ala esku bakarrarekin egin daiteke.

Salto de precisión: Puntu batean geldi egonda, beste puntu jakin batera salto batez eta bi oinak elkarrekin doazelarik iristean datza. Mugimendu honetan garrantzitsua da besoen erabilera, hasieran gorputza atzetik aurrera kulunkatuz bultzada lagungarri baten bila. Hankak gorputzaren lehen atala izatea gomendatzen dugu lurreratzean, oinazpia beti altxaturik ez estropezu egiteko.

Distensión: Aurreko ariketan bezala baina saltoaren hasiera eta amaieraren artean altuera maila ezberdina dagoelarik.

Longitud: Atletismoko luzera jauziaren antzekoa baina tarte edo hutsune bat gainditzearren egiten da.

Salto de brazo: Helburua beste jauzi mota batekin iritsiko ez ginatekeen oztopo batera iristea da. Eskuekin pareta edo hesi batera heldu beharra dago. Horretarako oinazpia aurrean dugularik oztopora jausi egitea gomendatzen da “Salto de precision” mugimenduaren antzera, gure oin “ona” bestea baino pixka bat gorago utziz.

Tic-Tac: Mugimendu honetan oztopo batez baliatu behar da hurrengoa gainditzeko. Horretarako hanka batekin salto egin behar da [oinaren aurreko aldearekin bakarrik ez zola osoa] beste hankaren belaunarekin bigarren oztoporantz bideratuz.

Pasamurallas: Grimpeo bat egiteko txikiegia den horma batean beste oinarrizko mugimendu bat egitean datza: Salto de gato, pasavallas eta abar.

Grimpeo: Horma bat eskalatu oin bakar baten bultzadarekin. Horman ahalik eta gorago eman behar da pausu hau eskuekin goraino iristeko.

180: Hesi baten kontrako aldean jartzea da mugimenduaren helburua gure gorputza 180º biratuz [buelta erdia] eta eskuekin lagunduz hauek hesian daudelarik.

Liberado: Eraisteko mugimendua da, askotan “180”-a ondoren. Lurrera erortzea besterik ez da, lurreratzea kontrolatuz. Gorputza buelta erdia biratzea hautazkoa da.

Fondo: Garaiera handi batetik lurrera jaustea da, geldirik edo abian.

Rotación: Judo edo Aikido antzera sorbaldaren gainean itzulipurdia ematea da, salto handi baten ostean kolpea leuntzeko.

Balanceo: Zuhaitz baten adarretik edo langa batetik zintzilika, hankekin kulunka eginez jauzi egitea da.

Bajo de valla: Hesi baten tartetik edo zirrikitu batetik sartzea da, salto baten ondoren eta hankak aurrena doazelarik, eskuekin hesia helduz gorputza kontrolatzeko.


Aldaerak


Lateral: Oztopoa aurrez aurre egon beharrean alde batera badago egiten da. Oztopoa hankak aurrean doazelarik pasa behar da esku batez lagunduz lehenengo eta gero besteaz, beti aurrerantz begira eta abiadura moteldu gabe.

Gato-precisión: Salto de gato teknika erabiliz eremu jakin batera jausi berean iristean datza. Hankak elkarrekin doaz airean. Saltoak eta lurreratzeak ez dute zertan maila berean egon behar.

Gato-brazo: Aurreko ariketan bezala baina eskuekin hesi edo horma batera helduz.

Doble gato: Jauzi berean bi “Salto de gato” egitean datza, inolako laguntzarik gabe, lehenengo oztopotik indar nahikoarekin atera behar da bigarrena gianditzeko.

Gato-pasavallas [yunk]: Aurreko mugimendua bezala baina bigarren oztopoa “Pasavallas” teknika erabiliz. Horretarako lehenengo oztopotik gorputza bigarren oztopora bideratu behar da beso bat luzatuz.

Gato frontal [rompemuñecas]: Mugimendu honekin oztopoa bi hankak gorputzaren aurretik doazelarik gainditzea bilatzen da, hankak oztopoa pasa orduko besoez lagunduz gorputza bultzatu behar da gorputza bultzatzeko.

Gato-rompemuñecas: Oztopo garaietan erabiltzen da batez ere. “Salto de gato” mugimenduarekin hasten da oztopoa garaitzearren, gero hankak aurrera luzatu behar dira jauziaren momentu garaienean. Eskuekin bultzada berri bat sortu behar da hurrena “Rompemuñecas” mugimenduarekin bukatzeko.

Reverse brazo: “Gato-brazo” teknikaren antzera “Reverse” mugimendua egiterakoan oztopo jakin batera iritsi behar da eskuekin. Erorketa errazteko biraketan bizkarra ahalik eta bertikalen mantentzea gomendatzen da.

Reverse precisión: “Reverse”-a amaitu ondoren beste oztopo batera iristean datza jauzi berean.

Brazo a brazo: Esku batez edo bi eskuez zintzilika edo hesi batean helduta egotetik edo “180”-a egin ondoren erabili ohi da. Aurreko posiziotik bultzatuz atzean dagoen beste hesi batera jauzi egitea da helburua edo helduta gauden hesiarekiko 90º-tara dagoen beste horma edo hesi batera adibidez.

Tic-Tac brazo: Oztopo bat gainditzen saiatu ordez horma edo hesi batera eskuekin heltzea bilatzen da.

Tic-Tac precisión: Lurreratzea oinak elkarrekin [Ala oin bakarrarekin] ditugularik egitea bilatuko da jausi bakarrarekin.

Tic-Tac bajo de valla:

Balanceo a precisión: Helburu bezala puntu jakin batera iristea da “Salto de precision” ariketan bezala.

Balanceo a brazo: Aurreko mugimenduaren antzera baina oraingoan “Salto de Brazo” bezala amaituz.

Grimpeo 360: “Grimpeo” baten ondoren gorputza 360º biratzean datza horman bertan.

Plancha: Bideo tutoriala.

 

Hauek, aurki daitezken aldaeretariko batzuk besterik ez dira mugimendu bakoitzak aldaera asko izan ditzake hala nola beraien arteko konbinazio gehiago ere badago.

iturburu: www.umparkour.com
--
dani sampayo [draug] - draug@umparkour.com
parkour euskadi

itzulpena: Kiel Rico